Agenda atala txertatu diogu ZINEAri

Azalaren aldaketarekin batera, faltan genuen funtzionalitate berri honen sorrera izan da atariak azken hilabeteetan jaso duen aldaketa nagusia. Idazten ditugun albiste, emanaldi, ziklo, deialdi eta bestelako edukien datak eta epeak ditu oinarri, eta horiek begirada batez (eta albistera jo gabe) kontsultatzeko aukera eskaini die erabiltzaileei, informazio itsasoan galdu ez daitezen. Oraingoz, atariaren goialdean txertatu dugu agendarako sarbidea, banner dinamiko baten bidez ikusgarriago eginaz. Ekitaldiak txertatzen

By |2024-06-27T16:19:43+02:003 ekaina, 2024|

‘A los libros y a las mujeres canto’ filmaren bidaia, itsasoz beste aldera

Maria Elorza gasteiztarraren A los libros y a las mujeres canto opera prima Nantesko Festival du Cinema Espagnol jaialdian lehiatuko da egunotan, eta Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialdian, Las Palmaseko Zinemaldian eta Buenos Airesko BAFICI-n izango da hurrengo asteetan. Azkenik, apirilaren 21ean, Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan, estreinatuko da zinema-aretoetan.

By |2023-03-31T09:57:41+02:0031 martxoa, 2023|

‘Quebrantos’ laburrak nazioarteko jaialdi biran jarraitzen du

2020ko Kimuak katalogoan hautatu zuten Koldo Almandoz eta Maria Elorzak osatutako Quebrantos laburra, eta ordutik, nazioarteko 40tik gora jaialditan hartu du parte eta Euskal Herriko dozena bat festibaletan. Abuztuan ere ez du etenik egingo, eta Txilen, Kolonbian, Brasilen, Katalunian eta Asturiasen izango da ikusgai.

By |2021-07-29T12:42:42+02:0029 uztaila, 2021|

Carlos Muguiro Cannesko Zinemaldiko epaimahaikide izango da

Uztailaren 6tik 17ra luzatuko da aurten Cannesko Zinemaldi entzutetsua, eta Film Laburren saileko zein zinemagile berriei eskainitako Cinefondation ataleko epaimahaikide izango da Elias Querejeta Zine Eskolako zuzendari Carlos Muguiro. Cinefondation saileko aurtengo edizioan, gainera, Gonzalo Quincoces bilbotarraren La caída del vencejo laburra lehiatuko da, beste hamasei proiekturekin.

By |2021-06-16T12:16:49+02:0016 ekaina, 2021|

Zinegoak 2021 Ohorezko Saria, Sébastien Lifshitz zinemagile frantziarrarentzat

Martxoaren 1etik 14ra luzatuko den Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak Sébastien Lifshitz zuzendari frantziarrari emango dio aurtengo Ohorezko Saria. “Ikusezina ikusgarri bihurtzeko duen magiagatik” nabarmendu dute sortzailea, eta haren filmografiaren atzera begirakoa eskainiko dute modu presentzialean zein digitalki.

By |2021-02-03T14:05:14+02:003 otsaila, 2021|

Spoiler alerta, Cannesen

Film berri bati, estreinaldi bati, zinema aretoetan (edo VOD plataformen bidez) hutsetik heltzearen esperientzia zinez zirraragarria da. Baina, askotan, pelikula bati buruz kritikariek idatzitakoek baldintzatu egiten gaituzte. Oraingo honetan, “huts” eta “baldintzatu” kontzeptu horiexetatik abiatu nahiko nuke nire hausnarketatxoa,  iragan astean bukatu zen Cannesko zinema jaialdian gertatutako afera bati helduz.

By |2019-06-04T09:07:49+02:004 ekaina, 2019|
Go to Top