18. Punto de Vista: Sail Ofizialeko 9 eta 10 programen kronika

Larunbaterako hainbat saio atondu badituzte ere, azken lehiaketa eguna izan du gaur 2024ko Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiak. Ondoko filmak izan dira sail ofizialean ikusgai: El Canto de los Años Nuevos (Alexander Cabeza Trigg), La rivière (Dominique Marchais), ¿Dónde está Marie Anne? (Yaela Gottlieb) eta Silence of Reason (Kumjana Novakova).

By |2024-03-15T13:40:17+02:0015 martxoa, 2024|

18. Punto de Vista: Sail Ofizialeko 7 eta 8 programen kronika

Nazioarteko zinemagintzan, eta bereziki Argentinan, autore izaera indartsuenenetakoa duen Mariano Llinás sortzailearen lan berrienaren mundu mailako estreinaldia hartu du 18. Punto de Vista jaialdiak: Retrato de Mondongo. Gainera, Homing (Tamer Hassan) eta En communauté (Camille Octobre Laperche) filmak ere pantailaratu dituzte.

By |2024-03-14T14:05:15+02:0014 martxoa, 2024|

18. Punto de Vista: Sail Ofizialeko 5 eta 6 programen kronika

Dialektika bitxia ondu dute elkarren segidan ikusgai izan diren 18. Punto de Vista jaialdiko bosgarren eta seigarren programek. Batetik, haurren ikuspuntutik jorratuta, fantasia beharraz eta izpiritu ameslariaz hausnartzeko tartea egon da; bestetik, garai ilunak erretratatzeko hurbilketa kontrajarriak proposatu dizkigute: Submarino volador (Lucas Zacarias), Corazón embalsamado (Julieta Seco), Remembering Franco (Pedro Pinzolas) eta Avalancha (Daniel Cortés Ramírez).

By |2024-03-14T12:46:27+02:0013 martxoa, 2024|

JAIALDIA | Iruñeko Punto de Vista jaialdiaren 18. edizioaren hasiera

Punto de Vista jaialdiaren 18. edizioaren hasiera. Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuak bultzatutako eta NICDO sozietate publikoak antolatutako Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentalaren jaialdiak 18. edizioa ospatuko du martxoaren 11tik 16ra bitartean.

By |2024-03-04T10:03:24+02:004 martxoa, 2024|
Go to Top