Euskal Zinema, New Yorkera

Euskal ekoizpen garaikidearen lagin bat izango da ikusgai, azaroaren 11tik 14ra bitartean, New Yorken ospatuko den Basque Film Festival zinema jaialdian. Euskal zinema itsasoz bestaldera zabaltzeko baliatuko dute aukera, eta hainbat euskal erakunderen bultzada jasoko du.

By |2019-10-28T14:55:46+02:0028 urria, 2019|

Filmen sustapen eta publizitaterako aurtengo laguntzak banatu ditu Zineuskadik

Zineuskadi elkarteak fikziozko eta animaziozko film luzeak zein sormenezko dokumentalak sustatzeko eta zabaltzeko diru-laguntzak eman ditu. Orotara 150.000 euro banatu ditu azken urtean argitaratutako bederatzi filmen artean, tartean, Amama (Asier Altuna, 2015), Jai Alai Blues (Gorka Bilbao, 2015) eta Un otoño sin Berlín (Lara Izagirre, 2015).

By |2016-09-18T14:26:40+02:007 iraila, 2016|

Ostiralean hasiko da euskal zinemaren Zinemaldia.Cat jaialdia Bartzelonan

Otsailaren 5an hasi eta 26ra bitarte luzatuko da Zinemaldia.Cat jaialdiaren hamaikagarren edizioa Bartzelonako Girona Zinemetan. Euskal Etxeak antolatuta, zinemaldiak bi sail ofizial izango ditu aurtengoan: dokumentalenean zazpi film lehiatuko dira, eta fikziozkoan bost. Guztiak ‘Urrezko txapela’eskuratzea izango dute helburu.

By |2016-02-08T14:45:45+02:002 otsaila, 2016|

Hiru euskal produkzio Zornotzako ‘Eusko Label’ zikloan

Urteari hasiera emateko, Euskal Herriko hiru ekoizpen bilduko dituen zikloa antolatu du Zornotzako Kine Zineklubak, Eusko Label izenarekin. Gaur arratsaldean emango zaio hasiera jaialdiari, Zornotza Aretoan, Jai Alai Blues (2015)  zesta puntari buruzko dokumentalarekin.  Gorka Bilbao zuzendari gernikarra bertan izango da emanaldia aurkezteko, 20:00etatik aurrera.

By |2016-01-22T09:58:06+02:0012 urtarrila, 2016|

Euskal ekoizpen ugari, Goya sarietako hautagaitzen artean

Asier Altunaren Amamak eta Juanma Bajo Ulloaren Rey Gitanok lortu dituzte gehien, hamazazpi eta hemeretzi hautagaitzarekin, hurrenez hurren; atzetik dituzte, Negociador (15), Pikadero (14), Un otoño sin Berlin (13), Walls (9), Echevarriatik Etxebarriara (8), Jai Alai Blues (8),  Yoko eta lagunak (5), eta Oscar desafinado (1), besteak beste. Behin betiko izendapenak abenduaren 14an emango dituzte jakitera; 2016ko Goya Sarien gala berriz, otsailaren 6an izango da.

By |2015-12-09T17:34:05+02:0023 azaroa, 2015|

Zortzi film lehiatuko dira Donostia Zinemaldiko euskal zinemari eskainitako sailean

Josu Martínezen Gure sor lekuaren bila, Gorka Bilbaoren Jai Alai Blues, Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren Walls, eta aurretik iragarritako Lara Izagirreren Un otoño sin Berlin 63. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean ez ezik, mundu mailan ere estreinatuko dira irailaren 18tik 26ra bitarte. Hala iragarri dute gaur Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendaria buru zuen agerraldian.

By |2015-09-04T13:00:48+02:0025 abuztua, 2015|
Go to Top