‘Room’

Zuzendaria: Lenny Abrahamson Urtea: 2015 Herrialdea: Irlanda Hainbat lekutan irakurri nuen Room filma aurretiko informaziorik gabe ikustea zela onena. Sinopsia, trailerra edo argumentua ezagutu gabe. Eta halaxe egin nuen. Egia da sorpresak ez duela gehiegi iraungo, baina zer gertatuko den pixkanaka jakitea oso interesgarria da. Beraz, beherago jarriko dut sinopsia. Ez dut gehiegi kontatuko, baina sorpresa puntu hori mantendu nahi duenak ez luke irakurri behar.