Estreinaldiak: Apirilak 17

Iazko Cesar sarietan eta Zinema Europarraren Sarietan animaziozko film luze onenaren kategorian proposatu zuten Stéphane Berla eta Mathias Malzieuren Jack et la mécanique du coeur film frantsesa. 1974ko Edimburgon kokatutako lanak, Jack gaztea du protagonista. Egun hotz batean, bihotza izoztuko zaio, eta erloju bat jarriko du hura ordezteko. Erlojuak funtzionatzen jarrai dezan, hiru arau bete behar ditu: ezin ditu orratzak ukitu, haserrea kontrolatu behar du