‘Jabetza intelektuala ikus-entzunezkoetan’ saioa, 2DEOn

Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dagoen 2DEO euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiak Jabetza intelektuala ikus-entzunezkoetan saioaren bigarren zatia eskainiko du azaroaren 17an, asteartea, 16:00etatik 20:00etara. Ainara LeGardon artista eta musikariak gidatuko du ekitaldia.