Euskal ekoizleak eta enpresak atzerrian
Hainbat euskal enpresa eta ekoiztetxe izango dira datozen asteetan hainbat lurraldetan ospatuko diren jaialdi eta merkatuetan. Alde batetik, zortzi enpresek izango dira Cannesko MIPCOM2018 edizioan Basque Audiovisual markak jarriko duen standean, eta bestetik, hautatutako bi proiektuk eta zortzi enpresek osatuko dute Abycine merkatuan egongo den ordezkaritza.