Kritika: ‘Star Wars: The Rise of Skywalker’
Zuzendaria:J.J. Abrams Urtea: 2019 Herrialdea: AEB -Star Wars, azken aztarna- Disneyk Donostiako Victoria Eugenia Antzokian estreinatu du STAR WARS: THE RISE OF SKYWALKER (2019) filma eta ez da harritzekoa, erabat aproposa baita Star Wars saga arrakastatsuari hasiera eman zitzaion areto berean itxiera ere ematea. George Lucasek 1977. urteko Zinemaldian aurkeztu zuen Star Wars: Episode IV – A New Hope, zinemaren historiako klasiko bilakatuko zen sagaren lehen filma,