Nazioarteko mintegi batekin zabalduko ditu ateak Elias Querejeta Zine Eskolak

Elias Querejeta Zine Eskolak urriaren 26an zabalduko ditu ateak Zinema anonimo eta zurtzaren historiak (eta estatikak) nazioarteko mintegiarekin, eta hiru egunez, zinema amateurra eta izenik gabeko zinema aztergai dituzten nazioarteko zinegile eta aztertzaileak etorriko dira Tabakalerara. Horrez gain, Izenik gabeko zinema izenburudun ikus-entzunezko erakusketa ere zabalduko dute egun berean.