Zabalik da Nafarroako Nazioarteko Zinemaldiaren deialdia

NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko dute aurten, Meliton Estudioen, La Caixa taldearen gizarte ekintzaren eta Caja Navarra Fundazioaren ekimenez. 2020ko irailaren 3tik 5era ospatuko dute ekimena, baina zabaldu dute jada lanak aurkezteko epea.