PANTAILAK EUSKARAZ, GURE ESKUBIDEA

Pantailak Euskaraz egitasmoak deitutako elkarretaratzeari erantzunez, Donostia Zinemaldian euskarak izango duen presentzia “gordin eta kezkagarria” salatu zuten atzo, hainbat herritarrek, Kursaal zubiaren aldamenean. Irekiera-gala hasi aurreko alfonbra gorria ospatu bitartean altxa zuten oihua.