‘Nora’ filmarentzako konposatutako kanta aurkeztu du Izarok

Lara Izagirreren Nora bigarren film luzea datorren irailaren 3an estreinatuko dute Euskal Herri osoko zinema areto komertzialetan, eta Izaro musikari eta abeslari bizkaitarrak filmarentzat osatutako kanta eta haren bideoklipa aurkeztu dituzte asteburuan, Lekeition eskainitako kontzertuan. Filmak 68. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean ikusi zuen argia iaz.

By |2021-07-07T10:06:45+02:007 uztaila, 2021|
Go to Top