Txomin Lasa Manterola da ZINEA atariko kritikari berria

Ixone Santamaria Vidan gasteiztarrari erreleboa hartuko dio uztailean Txomin Lasa Manterola Zeanuriko gazteak, VII. Kritika Lehiaketa irabazi ostean. Eneko Olasagasti aktore eta gidoilariak, Lur Olaizola zinema programatzaile eta zinemagileak eta Ander Makazaga kazetariak osatutako epaimahaiak Hil kanpaiak (Imanol Rayo, 2020) filmaren iruzkinari eman dio puntuaziorik altuena, eta jasotako lanen artean nabarmendu da. Eskerrik asko deialdian parte hartu duzuen guztioi, benetan pozgarria da urtero-urtero ekimenari ematen

By |2021-06-21T11:34:01+02:0021 ekaina, 2021|

‘ZUMIRIKI’- Ibai hertzetik ikuskatzen den munduaz

Zuzendaria: Oskar Alegria Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Luze galdutako haurtzaroaren paradisura begira topatzen du Oskar Alegriak zumiriki, agertu eta desagertzen den irla mirakuluzkoa. Fantasia hutsetik haratago, Arga ibaiko hertz isolatuan eraikitzen du etxola Alegriak, haurtzaroko jolasen lekuko izan zen irlaren parean, inguruan presa bat eraikitzearen ondorioz, urak irentsitako lur desagertua baino ez dena gaur egun. Iraganaren, orainaren, eta bien arteko zubia den memoriaren eskutik,

By |2021-06-16T09:56:23+02:0016 ekaina, 2021|

‘THE KID’: 100 urteko gaztetxoaren urtebetzea

Zuzendaria: Charles Chaplin Urtea: 1921 Herrialdea: AEB Aurkezpen handirik ez du behar arraro mugitzen den bibotedun gizon txikiak; 1914an zineman bere lehen agerraldia egin zuenetik, klasikoen artean klasikoenaren estatusa lortu duenak.  Antiheroi kuttunaz ari naiz, noski, Charles Chaplin handiaz. Aurten, The Kid (1921) bere film mitikoak 100 urte betetzen dituela ospatzeko, Boloniako Zinetekak 4K bertsioan berriztatu du, klasikoa biziberritzeko aukera paregabea eskainiz. Jackie Coogan txikiaren

By |2021-02-19T10:03:43+02:0017 otsaila, 2021|

‘MARTIN EDEN’: Supergizakiaren supergainbeheraz

Zuzendaria: Pietro Marcello Urtea: 2019 Herrialdea: Italia, Frantzia Dagoeneko ez al duzu Martin Eden ezagutzen? Erantzuna baiezkoa bada, Jack Londonen eleberri homonimoan libreki oinarritutako Pietro Marcello zinemagilearen moldaketak ez zaitu, inolaz ere, hotz utziko. Bestalde, erantzuna ezezkoa izanez gero, aukera zirraragarria duzu aurrean, bai London maisuaren zein Marcello abilaren pertsonaia ezagutzeko. Hura maitatzea edo gorrotatzea, hori bai, zure kontu. Londonena edo Marcellorena, Estatu Batuetan zein

By |2020-12-30T10:15:58+02:0030 abendua, 2020|

‘ERLAUNTZA’: Betiko lagunen betiko kontuak

Zuzendaria: Mireia Gabilondo Urtea: 2020 Herrialdea: Euskal Herria Aretoetara ailegatu eta hiru astetara hurbildu naiz, azkenean, Erlauntza (2020) filma ikustera, eta sorpresa atsegin galanta hartu dudala aitortu beharra daukat. Mireia Gabilondok (Amaren eskuak, 2013) zuzendu duen bigarren filma da hau, umore garratzez betetako komedia arina. Antzerkiaren munduan dagoeneko harrera paregabea jaso eta gero, Gabilondok zinemara ekarri du Kepa Errastiren izen bereko obra. Hamalau egun baino

By |2020-11-25T13:08:40+02:0025 azaroa, 2020|

‘FALLING’: Viggo, Viggorentzat

Zuzendaria:  Viggo Mortensen Urtea: 2020 Herrialdea: Kanada, Erresuma Batua Urtetan zehar Viggo Mortensenek pantailara ekarri dituen pertsonaien aniztasuna soilik da alderagarria aktoreak bizitza errealean dituen zaletasun kopuruarekin: kirola, argazkigintza, poesia, bizitza politiko aktiboa, musika… Eta, aurten, baita zuzendaritza ere. Aurtengo Zinemaldian jaso du Mortensenek Donostia Saria, bere aktore ibilbide luzea ospatzen duena. Abagunea profitatuz, estatubatuarrak kameraren atzean gidatu duen lehen filma ekarri zuen hirira eta,

By |2020-10-14T12:51:29+02:007 urria, 2020|

Zinemaldiko kritika: ‘HIL KANPAIAK’

Zuzendaria: Imanol Rayo Urtea: 2020 Herrialdea: Euskal Herria Saila: NEW DIRECTORS -Plano batek gorde ditzakeen sekretu guztiak- Garizmendi baserrian, hezurdura bat agertzen da lurperatuta. Aurkikuntzak Araia familiaren oreka ezegonkorra apurtu eta aspaldian lurperatutako beste hainbat kontu berpiztea ekarriko du. Hil kanpaiak aditzen dira. Bi anai (2011) filmak Zinemira saria jaso eta bederatzi urtera, Zinemaldira bueltan da Imanol Rayo, oraingoan, New Directors sailean lehiatzen; Javier Agirrek gidatutako

By |2023-02-01T17:04:40+02:0026 iraila, 2020|

Zinemaldiko kritika: ‘NOMADLAND’

Zuzendaria: Chloé Zhao Urtea: 2020 Herrialdea: AEB Saila: PERLAK   -Basamortuko belauntziak- Ez dira hilabete asko pasa lehen aldiz  The Rider (2017) ikusi nuenetik, Chloé Zhaoren bigarren lana. Aho bete hortz eman nuen film osoa eta, amaitzean, negarrez eman nituen hurrengo hamar minutuak-edo, pantaila beltzari begira. Aste horretan, filmari zein Zhaori buruz jakiteko guztiak bilatu eta ikasi nituen, obrarekin benetan liluratuta. Irudikatu ditzazkezue zein handiak

By |2023-02-01T16:42:55+02:0025 iraila, 2020|

Zinemaldiko kritika: ’16 PRINTEMPS’

Zuzendaria: Suzanne Lindon Urtea:  2020 Herrialdea: Frantzia Saila: ZUZENDARI BERRIAK -Xehetasunen handitasuna, hamasei urteen heldutasuna?- Ospatu ez den Cannesetik Zinemaldira dator 16 printemps, 16 urteko Suzanne (Suzanne Lindon) eta 35 urteko Raphaelen (Arnaud Valois) maitasun istorioa, New Directors sailean lehiatzen dena. Frantsesak ez al dira inoiz aspertuko neska adingabeen eta gizon helduen arteko harremanak zinemara eramateaz? Ezetz dirudi. Zalantzarik gabe, zinta honetako elementurik esanguratsuena Suzanne

By |2020-09-25T14:49:49+02:0025 iraila, 2020|

“NOS DÉFAITES”: Belaunaldi berri bat jaioko da…

Zuzendaria: Jean-Gabriel Périot Urtea: 2019 Herrialdea: Frantzia   -Belaunaldi berri bat jaioko da…- Bizikleta garbitzen makurtuta dagoen mutila hizketan dago neska batekin. Neskak, eskuartean duen liburuko pasarte bat irakurriko dio lagunari: “Egun ederra izango da. Askatasunaren eguzkiak izarren aristokraziak baino zoriontasun handiagoz berotuko du lurra. Belaunaldi berri bat jaioko da, besarkada askeen artean sortua…”. Aipua Heinrich Heinena da eta eszena Alain Tannerren La Salamandre (1971) filmaren

By |2020-07-29T10:29:44+02:0029 uztaila, 2020|
Go to Top