Urrea hauts bihurtzen

Orain dela hilabete batzuk blog honetan bertan idatzi nuen euskaldunok jarraitzen dugula jokatzen duela hamarkada batzuk bezalaxe nahiz eta digitalizazioaren iraultza gure zine aretoetara aspaldi heldu. Alegia, mundua eta gure ingurua erabat aldatu diren arren, ez garela enteratu. Kontua ez da nolanahikoa. Duela gutxi gure kultur eragile argienetako batek, Bernardo Atxagak, Berrian argitaratutako elkarrizketa batean honako hau adierazi zuen hitzez hitz: “Hizkuntzarekin daukagun arazorik handiena