‘Wednesday’, edo okerrak arteztu nahi direnean

Jaiotzetik inkorrektoak izan garenok, Addams family-ko Wednesday pertsonaiari dedikatutako telesail bat egiten ari zirela jakin genuenean, ikusteko must baten aurrean geunden halabeharrez; hori gutxi balitz, Tim Burtonek lehen lau atalak zuzenduko zituela zabaldu zen eta, gainera, Netflixek telesaila euskarazko azpitituluekin estreinatu du. Nolanahi ere, aitortu behar dut telesailak aho gazi-geza utzi didala; zeren Wednesday telesailaren (nahiz pertsonaiaren) onena lau atal horietan baino ez dago, eta