8. Ibizacinefest jaialdian hainbat euskal film labur lehiatuko dira

Espainiako Estatuko lanei eskainitako atalean sartu dituzte Ximinoa (Itziar Leemans), In A Nearby Field (Laida Lertxundi), Betiko gaua (Eneko Sagardoy), Alas/Tierra (Maddi Barber), O (Maria Monreal) eta Anteparaíso (Koldo Almandoz). Isabel Herguera eta Ion de Sosa donostiarren lan berrienak ere erakutsiko dituzte.

By |2024-02-05T16:04:39+02:005 otsaila, 2024|

‘Bella Ciao’ kantaren historia ezagutuz hasiko dute 6. FIPADOC

2024ko edizioko herrialde gonbidatua Italia da, eta hain zuzen ere, fokuaren baitako Bella Ciao (Giulia Giapponesi, 2022) lanak abiatuko du festibala. Nazioarteko 160 film baino gehiago erakutsiko dituzte, eta tartean dira Itziar Leemansen, Beñat Gereka Bikuñaren, Iker Esteibarlandaren eta Andrés Salaberriren lanak.

By |2024-01-19T12:07:56+02:0019 urtarrila, 2024|

Aurkeztu dute 6. FIPADOC zinemaldia

Nazioarteko 160 film erakutsiko dituzte urtarrilaren 19tik 27ra bitartean ospatuko duten edizioan, eta tartean dira Itziar Leemansen, Beñat Gereka Bikuñaren, Iker Esteibarlandaren eta Andrés Salaberriren lanak. Italia izango da herrialde gonbidatua, eta Parisen ospatzekoak diren Joko Olinpikoen harira, atal berezia atondu dute.

By |2024-01-12T09:38:10+02:0012 urtarrila, 2024|

ZINEBI65: Emakumeen ahotsari ohore

Urtero legez, sail ofizialean lehiatuko diren euskal ekoizpenak proiektatuz ekin dio ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak hitzorduari. 65. edizioa du dagoeneko festibalak, eta zinemazale, hiritar eta bizilagunei lurraldean ondutako lanak pantaila handian ikusteko aukera eskaini diete. Ohorezko Mikeldiaren hartzailea ere, gainera, aspaldiko ezagun bat izan da: Felix Linares zinema kritikaria eta kazetariak Arriaga Antzokira bertaratutako guztien txali-zaparradaren pean jaso du bere

By |2023-11-13T10:02:21+02:0013 azaroa, 2023|

KIMUAK 2023: Aldarrikapen sozialen euskal habia

Iaz mende laurdena bete ostean, gogotsu aurkeztu dute KIMUAK katalogoko aukeraketa berria. Ohi bezala, Donostia Zinemaldiaren abaroan, euskal zinemagileek sortutako film labur iradokitzaileenak ikusteko aukera izan dugu, son handia eta ibilbide luzeko zuzendarienak, bereziki. Fikzioa gailendu bada ere, animazioak ere izan du tartetxoa; eta jorratutako gaien artean, gaur egun puri-purian dauden aldarrikapen sozialak izan dira nagusi -feminismoa, genero indarkeria, gizarte modernoaren krisi identitarioa, zaintza, lan-baldintzak-,

By |2023-10-02T15:40:41+02:0024 iraila, 2023|

Iparraldeko zinemagile belaunaldi berria, mahai baten bueltan

Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) antolatutako mugaz gaindiko jardunaldien baitan, Ipar Euskal Herriko zinemagile belaunaldi berriko sortzaileak hizketan aritu dira iragan ostiralean, Baionako Arteen Hirian. Historian graduatua eta Kultura, Artea eta Gizartea masterreko tituluduna den Graxi Irigarai EHUko ikerlariak eta Ipar Euskal Herriko zinema eta ikus-entzunezko arloko diagnosia txostenaren egileetako bat denak gidatuta, beren jarduna eta esperientzia izan dute hizpide. Baita Iparraldeko zinemagintzaren panorama ere. Itziar

By |2023-07-26T12:45:35+02:0024 uztaila, 2023|
Go to Top