Gipuzkoa osorako Film Commission berria eratuko du Aldundiak

Gipuzkoako Aldundiak San Sebastian – Gipuzkoa  Film Commission berria eratuko du, Donostiako Sustapenarekin elkarlanean. Gaur goizean sinatu dute lankidetza akordioa lurraldeko beste bederatzi garapen agentziekin batera, eta honi esker, probintzia osora zabalduko dituzte gaur egun Film Comission donostiarra denaren zerbitzuak. Kultura diputatu Denis Itxasok adierazi duenez, profesionalen lana erraztea da organismo berri honen helburua.  Lurraldeko kultura ordezkari goren gisa, konpromisoa agertu du kanpoko eta barneko agertokiak “modu eraginkorrean”