‘Cinco lobitos’ izango da D’A 2022 festibala itxiko duen filma

Alauda Ruiz de Azúa zuzendari barakaldarraren lehen film luzea, Cinco lobitos, Bartzelonako D’A Film Festival jaialdia ixteko aukeratu dute. Festibala apirilaren 28tik maiatzaren 8ra bitartean ospatuko dute, eta dagoeneko eman dute lehiatuko diren filmen lehen aurrerapenaren berri.