‘Dena asmatuta dago’ proiektuak irabazi du VI. Benito Ansola Saria

Jone Arriola Lobete, Ana Angulo Umaran eta Itxaso Frau Terradillosek zuzendutako Dena asmatuta dago proiektuak jaso du aurtengo Benito Ansola Saria. Irabazleek 3.000 euro jaso dituzte lana gara dezaten, eta 2022ko Euskal Zine Bileran estreinatu beharko dute.