Hannot Mintegia: “Proiekzio bakoitza ikus-entzunezko esperientzia bat izango da”
Orain arte El Txef A ezizenarekin jardun duen Aitor Etxebarria musikagile gernikarrari buruzko dokumentala osatzen ari da Hannot Mintegia sortzailea. Urtarrilean Miarritzen egin zuten FIPADOC Nazioarteko Dokumentalen Jaialdiko industriari lotutako jardueretan hartu zuen parte postprodukzio fasean dagoen Itxaroten Jakin lanak, eta ordutik crowdfunding kanpaina dute zabalik postprodukzio lanak finantzatzeko. Hona elkarrizketaren bigarren zatia.