Gazte eta helduentzako zinema esperimentalaren lantegia egingo dute Iruñean

Otsailaren 22an eta 23an ospatuko da gazte eta helduei zuzendutako zinema esperimentalaren lantegia, eta bizikleta izango da protagonista nagusia. Bizikleten atal desberdinak erabili beharko dituzte parte-hartzaileek haien sorkuntzak oinarritzerakoan.