Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, aste honetan Errenterian

Gaur, ekainak 14, abiatuko dute Errenterian Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren aurtengo edizioa, eta bihar, asteartea, zein ostegunean, hilak 17, egingo dituzte emanaldiak Niessen Kulturgunean. Errealaren Fundazioak antolatutako zikloak Donostian du egoitza nagusia, eta Errenterian zortzigarrenez egingo dituzten saioetan 27 film labur eta bi dokumental eskainiko dituzte orotara.

By |2021-06-14T12:33:49+02:0014 ekaina, 2021|

Kultur ekitaldi eta jaialdiak antolatzeko 2014ko laguntzen ebazpena kaleratu dute

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aditzera eman dute 2014an kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntza deialdiaren ebazpena, eta besteak beste, Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdia, Bilboko Zinegoak Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, eta Lekeitioko Euskal Zine Bilera lagundu dituzte.  

By |2019-05-17T16:08:06+02:0024 otsaila, 2015|

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko 38. Zikloa, Donostiako Antzoki Zaharrean

Gaur, azaroak 4, hasi eta ostiralera bitarte, itsasoarekin lotutako 30 lan baino gehiago eskainiko dituzte Donostiako Antzoki Zaharrean, Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren baitan. Ostiralean, gainera, Eduardo Admetlla itsaspekari eta argazkilari ezagunari omenaldia egingo diote 17:30etik aurrera.

By |2019-05-22T10:02:50+02:004 azaroa, 2014|
Go to Top