Crowdfunding kanpaina abian, ‘Mugak’ laburra finantzatzeko

Itsaso Echevarriak eta Mikel Barberiak Mugak izeneko ikus-entzunezkoa finantzatzeko crowdfunding kanpaina jarri dute abian, eta 5.000 euro eskuratu nahi dituzte laburra ekoizteko bere gain hartu dituzten gastuei aurre egiteko. 40ko eta 70eko hamarkaden artean, Pirinioetako bi aldeetan kontrabandoan aritutako lagunen testigantzak, bizipenak eta istorioak jasoko dituzte dokumentalean.