60 film ikusgai, 9. Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festivalean
2024ko edizioko irekiera-ekitaldia gaur egingo dute, Getxoko Muxikebarri Zentroan. Martxoaren 3ra bitartean, mundu osoko 20 herrialdetan ekoiztutako lanak pantailaratuko dituzte.
2024ko edizioko irekiera-ekitaldia gaur egingo dute, Getxoko Muxikebarri Zentroan. Martxoaren 3ra bitartean, mundu osoko 20 herrialdetan ekoiztutako lanak pantailaratuko dituzte.
Surfaren inguruko ikus-entzunezko sorkuntzak ikusteko aukera egongo da otsailaren 23tik otsailaren 27ra, Bilboko Itsasmuseumean. Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival egitasmoaren helburua surfaren unibertsoa sustatzea izanik, 21 dokumental lehiatuko dira sail ofizialean, eta beste 10 lan ere erakutsiko dituzte.