INDARTSU DATOZ 

Azken hilabeteetan zinemara joateko aukerarik ez, eta filmak etxetik eta ‘a la carta’ ikus ditzakezun plataforma horietako baten bazkide egin naiz. Egia esan ez nuen gehiegi espero, denbora-pasa erraz baten bila nenbilen, baina benetan harritu nau; zineetatik igarotzen ez diren altxor ezkutu ugari topatu ditut. Aukeren artean kuxkuxean ibili ostean, opera primetan jarri nuen atentzioa. Zinemagile hasiberriek eginiko filmek erabat erakartzen naute. Diotenez, lehen filman

By |2020-06-02T12:09:09+02:002 ekaina, 2020|

Oroitu gaitezen istorioekin

  Batzuetan ahaztu egiten zait zein garrantzitsuak diren istorioak. Alderdi teknikoek eta espektakulu hutsak itsututa, ez naiz oroitzen film on baten oinarrian, gidoi on bat dagoela. Bost urte igaro ondoren gogoratuko ditudanak istorioak dira; erakarri nautenak, gertukoak ditudanak, nirekin zerikusirik ez izanagatik ere maitemindu egin nautenak. Zinema munduko sari banaketen garai honetan, banatu berri diren Oscar sariek egoera apur bat leundu duten arren, ohartu naiz

By |2020-02-11T15:10:50+02:0011 otsaila, 2020|

ISTORIOEN USAINA

Istorioz inguratuta bizi gara, istorioz beteta gagoz eta beti gabiltza istorio gosez. Robert Mckee gidoilariaren aburuz: “Egun, gizarteak pelikula, nobela, antzezlan etab. ugari ikusten ditu, gizakion barne koherentzia falta eta kaos horrek sortzen dituen zalantzak kendu nahian. Entretenitzeko ere balio dute, noski”. Gure arbasoak ere “storyteller” finak ziren. “Storytelling” kontzeptu modernoa, istorioak ondo kontatzeko gaitasuna da, asko erabiltzen dena, egun, marketing arloan. Baina gure arbasoak

By |2020-02-04T13:46:30+02:004 otsaila, 2020|
Go to Top