‘LAMB’: Islandiako paraje hotzetan
Zuzendaria: Valdimar Jóhannsson Urtea: 2021 Herrialdea: Islandia -Islandiako paraje hotzetan- Iraganeko galera batek minduta, Maria (Noomi Rapace) eta Ingvar senarra (Hilmir Snaer Guonason) Islandiako paraje zabaletako baserri batean bizi dira, isilkor eta goibel, artzain lanetan eguneko ordu guztiak sartzen dituztela. Ardiek bazkatzeko erliebe hotzen giroak senar-emazteen hartu-eman sorgorra islatuko dute; egun batean, ordea, bikotearen krisialdia salba dezakeen miraria gertatuko da: ardietako batek izakitxo bat erdituko