Bederatzigarrenez zabaldu dute Ikusmira Berriak programa

2023ko programara proiektuak aurkezteko epea zabaldu berri dute, irailaren 1era arte. Indarra hartzen ari den talentua eta ikus-entzunezko sorkuntza babesteko eta bultzatzeko xedea du. Sei proiektu hautatuko dituzte, eta sortzaileek zortzi asteko egonaldia egin beharko dute.