Zabalik da XXI. Zinemaldi Arkeologikora lanak bidaltzeko epea
Irungo Oiasso Erromatar Museoak eta Irungo Udalak Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XXI. edizioa jarri dute martxan. Azaroaren 15etik 20ra egingo dute, eta lanak bidaltzeko epea zabalik izango da ekainaren 30era arte. Ikerketa arkeologikoen emaitzak jasotzen dituzten ikus-entzunezkoen bidez, arkeologia gizartera hurbiltzeko helburua du ekimenak.