Filmografiak III: MIRENTXU LOYARTE

2023an, ikus-entzunezko atal berri bat inauguratu dugu ZINEA atarian. Euskal Herriko zinema zuzendarien filmografiak errepasatzeko asmoz, bideo sorta osatzen joango gara FILMOGRAFIAK izenburupean. Izan zirelako gara eta, noski, garelako izango dira. Doakie, beraz, gure begirunea. Euskarazko zinemagintzaren izen handi bezain ahaztua dugu Mirentxu Loyarte (Iruñea, 1938). Bi film baino ez ditu zuzendu -Irrintzi (1978) eta Emakumeak (1981. Ikuska 12)-, baina utzitako ondareak ez du etenik.

By |2023-05-08T09:09:42+02:008 maiatza, 2023|

Andrazkoak izango ditu protagonista aurten Rencontres sur les docks jaialdiak

Asteazkenetik larunbatera, ekainaren 23tik 26ra, egingo dute Baionan Rencontres sur les docks jaialdiaren XVII. edizioa. Aurten andrazko sortzaileen lanak nabarmenduko dituzte, eta ekimenaren historian aurrenekoz, profesionalei zuzendutako jardunaldiak egingo dituzte, baita Hemendik izeneko sortzaile gazteentzako egonaldia ere. Industriari zuzendutako jardueretan izena emateko aukera dago.

By |2021-06-21T13:03:48+02:0021 ekaina, 2021|

Kritika: ‘Lurralde Hotzak’

Zuzendaria: Iratxe Fresneda Urtea: 2018 Herrialdea: Euskal Herria. –Begiratu berriz, irudiek hor jarraitzen dute– Bidaia guztiak lehen urrats txiki batekin hasten direla zioen Laozi filosofoak. Zinean, musikan bezala, denboran igarotako bidaiak daude eta nahiz eta fisikoki ez mugitu, zirrarek eta hausnarketek leku desberdinetara (desberdinetatik) eramaten gaituzte. Iratxe Fresneda EHUko irakasle, ikertzaile eta zuzendaria bidaiaren zentzu hau aintzat hartuta hasi da bere urratsak egiten, eta jada

By |2019-04-03T09:27:55+02:003 apirila, 2019|

Zornotzako KINE Zineklubak urtarrileko egitaraua kaleratu du

Zornotzako KINE Zineklubak 2018ko urtarrilean proiektatuko dituen filmen egitaraua kaleratu berri du. Euskolabel zikloaren barruan, asteartero, pelikula bana eskainiko dute iluntzeko 20:15ean Zornotza Aretoan. Hala, tokiko proiektuak, Euskal Herrian egindako lanak izango dira urtarrilean ikusgai. Gainera, urtarrilak 9ko eta 23ko emanaldietara Iratxe Fresneda eta Maider Oleaga gerturatuko dira, eta nork bere lanaren aurkezpena egingo du.

By |2019-05-21T16:42:09+02:0019 abendua, 2017|

Begi Belarri zikloa apirilera arte luzatuko da Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean

Euskarazko dokumentalak ikusarazteko eta haien gaineko eztabaida sustatzeko, GEU elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak irailean abiatu zuten eta apirilera arte luzatuko den Begi Belarri zikloa antolatu dute. Lehen saioetan Aterabidetik, Biziminez eta Gure Sor Lekuaren Bila dokumentalak eskaini zituzten, eta urtarrilean Iratxe Fresnedaren Irrintziaren Oihartzunak izango da ikusgai.

By |2017-12-11T15:22:58+02:001 abendua, 2017|
Go to Top