Filmografiak III: MIRENTXU LOYARTE

2023an, ikus-entzunezko atal berri bat inauguratu dugu ZINEA atarian. Euskal Herriko zinema zuzendarien filmografiak errepasatzeko asmoz, bideo sorta osatzen joango gara FILMOGRAFIAK izenburupean. Izan zirelako gara eta, noski, garelako izango dira. Doakie, beraz, gure begirunea. Euskarazko zinemagintzaren izen handi bezain ahaztua dugu Mirentxu Loyarte (Iruñea, 1938). Bi film baino ez ditu zuzendu -Irrintzi (1978) eta Emakumeak (1981. Ikuska 12)-, baina utzitako ondareak ez du etenik.

By |2023-05-08T09:09:42+02:008 maiatza, 2023|

Mirentxu Loyarte eta Iratxe Fresneda, Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones jaialdian

Emakumezkoek egindako zinemaren ikusgarritasuna sustatzea du helburu Bartzelonan 1993az geroztik egiten duten Mostra Internacional de Films de Dones jaialdiak. 25. edizioa gaur bertan, ekainak 6, abiatuko dute, eta igandera arte luzatuko da. Besteak beste, Mirentxu Loyartereren eta Iratxe Fresnedaren lanak eskainiko dituzte.

By |2019-05-21T16:46:08+02:006 ekaina, 2017|
Go to Top