Filmazioen jasangarritasuna irizpide gisa hartuko dute EJren dirulaguntzetan

Basque Green Film izeneko idazkaritza teknikoa jarri du abian Eusko Jaurlaritzak, 2022-2024 aldian zinema jasangarriago baten aldeko estrategia garatzeko. Ingurumena gehiago errespetatzen duten ekoizpenak egiteko laguntza eta aholkularitza eskaintzea du helburu eta, bide horretan, laguntza-politiketan jasangarritasun-irizpideak sartzea aurreikusi du ere.