Andrazkoak izango ditu protagonista aurten Rencontres sur les docks jaialdiak

Asteazkenetik larunbatera, ekainaren 23tik 26ra, egingo dute Baionan Rencontres sur les docks jaialdiaren XVII. edizioa. Aurten andrazko sortzaileen lanak nabarmenduko dituzte, eta ekimenaren historian aurrenekoz, profesionalei zuzendutako jardunaldiak egingo dituzte, baita Hemendik izeneko sortzaile gazteentzako egonaldia ere. Industriari zuzendutako jardueretan izena emateko aukera dago.