‘CONTADORES’: Fabrikak, gizartearen ispilu
Zuzendaria: Irati Gorostidi Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Zabaltegi-Tabakalera Erabaki-hartze kolektibo eta parte hartzaileak dira Irati Gorostidiren CONTADORES film laburraren bihotza. 1978an Trantsizio bete-betean, metalaren hitzarmen berri baten negoziazioetan dago kokatuta, eta bisualki garai hartara eramango gaitu. Iaz hil zen Jean-Luck Godardek bere etapa militantean burututako pelikulen itxura hartuz, langile mugimenduaren borroka etsiari emango dio Gorostidik paso. Idatzi eta fabrikako gainerako kideen aurrera aurkeztu beharreko manifestua eztabaidatzen