Azken deia: Babestu programaren 3. edizioa
Bilboko Azkuna Zentroaren programazio-ildoekin lotura duten proiektuak galdegin zituen Babestu programak hilaren hasieran. Hilabete inguru igarota, 2022-2023ko deialdira zuen zinema eta ikus-entzunezko proposamenak bidaltzeko azken egunak dira honakoak, irailaren 4ra bitartean mantenduko baitute inskripzio-epea.