‘Karpeta Urdinak’ filma Iparraldeko zinema aretoetan ikusgai

2023ko Ikus-entzunezko Argia Saria jaso berritan, Ander Iriartek Karpeta Urdinak dokumentalarekin bira hasiko du Ipar Euskal Herriko herrietan. Otsailaren 13an, astelehena, Hendaian izango du lehen emanaldia, eta Urruña, Getaria, Baiona, Kanpo, Hazparne, Donibane Garazi, Maule eta Donapaleu bisitatuko ditu gero.

By |2023-02-10T10:26:31+02:0010 otsaila, 2023|

Musukorik ez, Euskal Herriko zinema aretoetan

Espainiako Ministroen Kontseiluak hala erabakita, aurrerantzean musukoaren erabilera ez da derrigorrezkoa izango Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Aste Santua hasi baino lehen eman zuten asmoen berri, eta atzo onartu zuten gaur bertan indarrean jarri duten dekretua. Ipar Euskal Herrian, aldiz, martxoaren 14az geroztik dago bertan behera musukoaren nahitaezko erabilera zinema aretoetan.

By |2022-04-20T09:48:43+02:0020 apirila, 2022|

Gaur zabalduko dituzte ateak Ipar Euskal Herriko zinema aretoek

Covid19aren ondorioz iragan urritik itxita egon diren Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko zinema aretoak gaur, maiatzak 19, zabalduko dituzte. Hamabi dira orotara, eta azken hiletan pilatutako lan andana dituzte eskaintzeko. Euskal proposamenei dagokienez, La trinchera infinita (Garaño, Goenaga eta Arregi, 2019) gaurtik aurrera eta Caminho longe (Josu Martinez, 2020) ekainean, izango dira ikusgai.

By |2021-05-19T11:49:24+02:0019 maiatza, 2021|

Ekainaren 22an irekiko dituzte Ipar Euskal Herriko zinema aretoak

Frantziako Gobernuak ekainaren 22an aurreikusi du Ipar Euskal Herriko zinema aretoak irekitzea. Finkatutako data kontuan izanda, filmen estreinaldien egutegia berrantolatu dute, eta aretoek osasun-neurri zorrotzak bete beharko dituzte. Besteak beste, edukieraren erdia baimenduko dute, eta eserleku bateko distantzia mantendu beharko da ikus-entzuleen artean.

By |2020-06-08T10:13:32+02:008 ekaina, 2020|
Go to Top