Haurrentzako interpretazio eta bikoizketa udalekuak eskainiko ditu Binahik

Sei eta hamabi urte arteko haurrentzako bikoizketa eta interpretazio udalekuak eskainiko ditu beste behin ere Donostiako Binahi akademiak. Uztaileko lehen hiru asteetan, goizeko 9:30etik 13:00etara, egingo dituzte saioak. Izen-ematea zabalik.