Haurrentzako interpretazio eta bikoizketa saioak, uda honetan Donostian

Uda honetan zure seme-alabentzako ikastaro berezia eskainiko du Binahi agentziak: interpretazio eta bikoizketa ikastaro trinkoa. 7 eta 11 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta uztailaren 6tik 10era eta 13tik 17ra egin ahal izango da (ala bi asteak).