Diziplinarteko ‘Petrus’ proiektua aurkeztu dute
Helena Bengoetxea zinemagileak sustatutako Petrus proiektua aurkeztu dute, Simeón Hidalgo eta Joseba Lekuona artisten elkarketatik abiatuta, arte erromanikoa eta XXI. mendeko hargintza sortzailea batzen dituen multiplataforma egitasmoa. Zinemagintzaren eta bideo-instalazioen bidez, tokiko artea eta landa-garapena balioan jartzea ditu helburu. Hogei minutuko film laburra udan estreinatuko dute, eta hainbat herritan egingo dituzte emanaldiak.