Kimu berriak, udazkenaren atarian

Fikzioa, dokumentala, animazioa eta genero esperimentala izango dira nagusi KIMUAK egitasmoaren 2021eko katalogoan. Iaz baino gutxiago, baina kalitaterik galdu gabe, 47 lan aurkeztu ziren deialdira, eta horien artean zortzi aukeratu ditu epaimahaiak programaren bidez nazioarteko jaialdi eta ikus-entzunezko ekimenetan zabaltzeko. Ohi bezala, Donostia Zinemaldiko lehen larunbatean egin dute euskal laburgintzan ernatu diren kimu berrien aurkezpena.   BERAK BALEKI (Aitor Gametxo) Martinek ilusioz betetzen du egunero

By |2023-02-01T17:57:47+02:0020 iraila, 2021|
Go to Top