Aitor Mazok, Juan Ruiz Anchikak eta Aki Kaurismäkik jasoko dute Zinebi jaialdiko Ohorezko Mikeldi saria

Azaroaren 13tik 20ra egingo dute Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko 57. Zinemaldia. 65 filmek hartuko dute parte Sail Ofizialean, eta horietatik zazpi euskal zinegileek egindakoak izango dira. Aurtengoan, hiru Ohorezko Mikeldi sari banatuko dituzte: Juan Ruiz Anchía zine argazkilari bilbotarrari, maiatzean desagertu zen Aitor Mazo antzezleari eta Aki Kaurismäki zinegile finlandiarrari.

By |2015-11-10T10:46:10+02:0029 urria, 2015|

Kimuak 2015 – Hiru begirada

https://youtu.be/iRI-sV0JtDc Azken asteetan 2015eko Kimuak katalogoan ikusgai izango ditugun lanetako hiruren egileekin izan gara: Lander Camarero, Iñigo Salaberria eta Aitor Oñederra. Dokumentala, fikzioa, esperimentazioa eta animazioa lantzen dituzten zinegileak dira, eta haien ibilbideak ezagutzeko aukera izan dugu. Baina, zein ezaugarri dituzte katalogora aurkeztu dituzten lanek? Hona erantzunak!

By |2015-08-25T14:38:06+02:0030 uztaila, 2015|

Iñigo Salaberria: “Ezjakintasunak mugiarazten nau”

https://youtu.be/eAj5cIwIWZA Iñigo Salaberria (Errenteria, 1961) gizarte naturaren inguruan hausnartzen duen zinegilea da. Dozenaka herrialdetan errodatu du, eta bere lanek hainbat sari eskuratu dituzte. Orain, baina, Donostian bizi da eta Artelekun dihardu lanean. Bere lan berriena, Luz a la deriva, Kimuak 2015 katalogorako hautatu dute.

By |2015-07-20T08:30:09+02:0017 uztaila, 2015|

Aditzera eman dituzte 2015eko Kimuak katalogoa osatuko duten zazpi lanak

David Gonzálezen 5 segundos, Lander Camareroren A Revenge Story, Tucker Dávila Wooden Duellum, Mikel Gurrearen Foxes, Aitor Oñederraren I said I would never talk about politics, George Todriaren Lost Village eta Iñigo Salaberriaren Luz a la deriva lanek osatzen dute aurtengo Kimuak katalogoa. Hizkuntzei dagokienez, lauk ez daukate dialogorik, bi ingelesez eginak daude eta beste bat gaztelaniaz.

By |2019-05-15T16:15:39+02:008 ekaina, 2015|
Go to Top