17. Punto de Vista: V eta VI programak

Badira existitzen ez diren irudiak, horiek, Iñigo Salaberriari Al borde del agua film laburrean entzungo diogun bezala, gure irudimenaren baitan daudelako. Horiek ikusgarri egitea, hau da, sortzailearen burutik atera eta materia bihurtzea du zinemak erronka; behintzat errenteriarrarentzat. Begirada behatzailearen defendatzaile, norbere kezka eta ezinegonak erretratatzeko erabili zuen, biziz zen artean, super 8 pelikuladun kamera. Bideo artearen eta zinema esperimentalaren maisu, euskal zinemagintzari bestelako leiho bat

By |2023-03-29T13:23:21+02:0029 martxoa, 2023|

18 film lehiatuko dira 17. Punto de Vista festibaleko sail ofizialean

AEBn, Frantzian, Espainian, Senegalen, Japonian, Argentinan, Mexikon, Alemanian eta Euskal Herrian ekoiztutako filmak aukeratu ditu hautaketa-batzordeak 2023ko jaialdian erakusteko. Tartean, Maria Elorzak eta iaz zendu zen Iñigo Salaberriak ondutako Al borde del agua, eta Peru Galbetek euskaraz errodatutako Bide bazterrean hi eta ni kantari film laburrak daude.

By |2023-04-03T12:13:45+02:0026 urtarrila, 2023|

‘Los Xey. Una historia de película’ dokumentala ikusgai, Irunen

Eneko Olasagastik eta David Berraondok idatzi eta zuzendutako filmaren emanaldi berezia hartuko du gaur, urtarrilak 13, Irungo Amaia Kultur Zentroak. Musika talde donostiar mitikoaren memoria berreskuratzea eta garrantzia aldarrikatzea duen proiektua DokIrun zinema dokumentalari eskainitako programa ireki eta heterogeneoaren baitan eskainiko dute.

By |2023-01-13T12:58:42+02:0013 urtarrila, 2023|

ZINEBI64: Zinema askearen defentsan

Komunitate izaera nabarmenduz, zinema aretoetara itzultzeko garaia dela gogorarazi dute azaroaren 11n, ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioko irekiera-ekitaldian. La Dramática Errante taldeak gidatu du gala musikatua, eta aurreko urteetakoa baino traketsagoa izan bada ere, joan gaitezen benetan inporta duen horretara! Agnieszka Holland gidoilari eta zuzendari varsoviarrak, Europako Zinema Akademiako egungo presidentea denak, jaso du 2022ko ekitaldiko lehen Ohorezko Mikeldi

By |2022-11-14T11:58:45+02:0014 azaroa, 2022|

Euskal zinemak abiatuko du gaur ZINEBI jaialdia

Gaur eman dio hasiera ZINEBI-k, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiak, bere 59.edizioari. Bilboko Arriaga Antzokiak jasoko du inaugurazio ekitaldia, 20:00etan, eta euskal zaporeko gauaz gozatzeko aukera izango du bertara gerturatzen den publikoak. Izan ere, lehiaketan parte hartuko duten euskal filmen emanaldiek eta Alberto Iglesias konpositoreari egingo dioten omenaldiak gorpuztuko dute saioa. Ohorezko Mikeldi Saria jasoko du musikagile donostiarrak. Aurreko urteetako aukeztutakoari jarraiki, gizarte gaiak izango dira

By |2017-11-10T14:19:02+02:0010 azaroa, 2017|
Go to Top