40.000 euroko diru-laguntza eta errekonozimendua ‘Loreak’i, AEBtako promozio gastuetan laguntzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak Loreak filmeko ekoizleei 40.000 euroko diru-laguntza ematea adostu du, lan taldeari “babesa, esker ona eta aitortza instituzionala” adierazi asmoz. Diruak Oscar sarietarako kanpainan, filmak Estatu Batuetan izan dituen promozio, komunikazio eta publizitate gastuei aurre egitea du xede. Oscar sarietako ingelesez besteko hizkuntzen atalean lehiatzeko ametsa betetzea lortu ez badute ere, egindako ibilbidearen aitortza egin nahi izan dio Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Loreak' filmeko lan taldeari.