‘Iñigo Cabacas. Cronica de una herida abierta’ dokumentalaren estreinaldia, ostegunean Bilborock aretoan

http://vimeo.com/64069794 Ostegunean, hilaren 22an,  estreinatuko dute Iñigo Cabacas. Cronica de una herida abierta dokumentala, Bilborock aretoan.   Urtebete igaro da Ertzaintzaren pilotakada batek Cabacas hil zuenetik, eta lekukoen testigantzen bidez gau hartan gertatutakoa berreraiki nahi izan du Karlos Trijuequek, ekoiztu duen lanaren bitartez. Egilearen hitzetan, gertakaria deskribatzeaz gain, “jazotakoa argitzea eta erantzukizunak eskatzea” du helburu dokumentalak. 2012ko apirilaren 5a, Bilbon. Athletik zaleak Pozas Lizentziadunaren kalean bildu dira