96.867 ikusle eta 3.680 akreditatu izan ditu 69. Donostia Zinemaldiak
Urtero legez, Donostia Zinemaldiak jaialdiari buruzko memoria, genero-identifikazio eta ingurumen txostenak argitaratu ditu. 96.867 ikusle jaso ditu 69. edizioak, iaz baino % 46,2 gehiago, baina 2019an baino % 45,8 gutxiago. Akreditatuei dagokienez, 3.680 izan dira, iaz baino % 40 gehiago, baina 2019an baino % 15 gutxiago.