WIP Latam topaketara proiektuak aurkezteko epea zabalik da
Irailaren 19an, 20an eta 21ean egingo dute Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzeko eta postprodukzio fasean dauden filmak amaitzen laguntzeko work in progress saila. 2022ko deialdira proposamenak aurkezteko epea uztailaren 1era arte izango da zabalik.