‘IN THE MOOD FOR LOVE’: Bueltan da Wong Kar-Wai maisuaren klasikoa

Zuzendaria: Wong Kar-Wai Urtea: 2000 Herrialdea: Hong Kong Chow jaunak, aintzinean egiten omen zenari jarraiki, paretako zulotxo bati xuxurlatzen dio bere sekretua, Chan andrearekin igarotako egunen oroitzapena. Harreman horren inguruan, ordea, nik nahiago nuke oihukatu eta lau haizetara hurrengoa hedatu: zorionekoak gu! Hementxe da urte madarikatua behar bezala ixteko moduko amodio istorioa; Wong Kar-Wai maisuaren In the Mood for Love (2000) ahaztezina. Filmak hogei urte

By |2021-01-07T10:31:18+02:007 urtarrila, 2021|

Estreinaldiak: Abenduak 30

In the Mood for Love (Fa yeung nin wa) Wong Kar-Wai zinemagile txinatarrak 2000an aurkeztu zuen 60ko hamarkadako Hong Kongen girotutako drama erromantikoa. Cannesen ez ezik, nazioarteko hamaika sari-banaketa ekitalditan nabarmendu zen kultuzko lana, eta zaharberritutako kopia areto komertzialetan da ikusgai orain. Protagonistak Shangaiko egunkari bateko erredaktore-buru Chow eta esportazio enpresa bateko idazkari Li-zhen dira. Bataren zein bestearen bikotekideek denbora asko egingo dute kanpoan, eta

By |2020-12-30T13:38:32+02:0031 abendua, 2020|

Wong Kar Wairi eskainitako atzera begirakoa, 2021ean Kresalan

Urteko lehen seihilekoa prestatzen hasi dira Kresala Zineklubeko gazteak, eta lehen seihilekoan Wong Kar Wai zinemagile txinatarraren filmografiaz gozatzeko aukera eskainiko dute birmasterizatu berri diren bere sei lanen bidez. Emanaldien data zehatzak oraindik iragarri ez arren, hilabete bakoitzean ikusgai izango den filma jakinarazi dute.

By |2020-12-28T12:01:50+02:0028 abendua, 2020|

‘Arte, Zinema eta Gastronomia 2018’ zikloa, ostegunero, Aritum Museoan

Sukaldaritza eta gastronomia ardatz dituzten lau film eskainiko dituzte Artiumen abuztuan zehar. Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak eta Cube jatetxeak elkarlanean antolatuta, zinema eta nazioarteko sukaldaritza uztartuko dituzte, ostegunero (Andra Mari Zuriaren astean izan ezik), Arte, Zinema eta Gastronomia 2018 zikloaren baitan. Esperientzia artistiko-gastronomikoan parte hartzeko sarrerak 7,50 euro balio ditu, Artium Museoaren adiskideek 5 euro ordaindu ahal izango dituzte.

By |2018-08-07T09:37:21+02:007 abuztua, 2018|
Go to Top