Estreinaldiak: Otsailak 23
Lady Bird Greta Gerwing aktoreak bere lehen film luzea gidatu du, eta komedia onenaren Urrezko Globoarekin saritu dute ekoizpena. Lady Bird nerabea Kaliforniara joan da amarekin, eskolako azken urtea egitera. Berak, ordea, artista izan nahi du, eta AEBetako ekialdeko kostan bizitzea du amets. Horretarako, baina, egunerokoan jarriko dizkioten mugak gainditu beharko ditu, eta nerabezarotik heldutasunerako jauzia egin, bere kontutik. Saoirse Ronan aktore gazteak antzeztu du protagonistaren papera,