‘Heriotzaren Triangelua’ dokumentala gaur estreinatuko dute Hernaniko Gudari plazan

Jose Maria Salinas eta Imanol Laburu Larzabalek Heriotzaren Triangelua dokumentala osatu dute Tira-Bira Produkzioak SLrekin. Franco hil osteko urte istilutsuetan, eskuin-muturreko hainbat taldek Andoain, Urnieta eta Hernanin egindako mehatxu, jipoi eta hilketak salatzen ditu. Estreinaldia gaur izango da, 22:30ean Hernaniko Gudari plazan.