Hiru finalista VI. Benito Ansola Saria irabazteko lehian

Deserri (Imanol Gurrutxaga), Bi hankako zakurra (Aimar Erkiaga) eta Dena asmatuta dago (Jone Arriola Lobete, Ana Angulo Umaran eta Itxaso Frau Terradillos) lanak euskarazko ikus-entzunezkoen VI. Benito Ansola Saria jasotzeko finalista izendatu dituzte. Sortzaileek azaroaren 26an defendatu beharko dituzte beraien proiektuak Lekeitioko 44. Euskal Zine Bileran. Hurrengo egunean ezagutuko da irabazlea, eta 3.000 euro jasoko ditu.

By |2021-10-28T12:59:41+02:0029 urria, 2021|
Go to Top