Euskal zinemari eskainitako Zinea Zetaz saioa, ETB1en
Ostegun gauetan, Euskal Herriko hainbat ekoizpen eskainiko ditu euskal telebistak, Itziar Ituño eta Eneko Sagardoy aktoreek aurkeztuta.
Ostegun gauetan, Euskal Herriko hainbat ekoizpen eskainiko ditu euskal telebistak, Itziar Ituño eta Eneko Sagardoy aktoreek aurkeztuta.
Irailaren 5etik 28ra bitartean, garai bateko euskal ekoizpenez zein garaikideez osatutako zinema eskaintzaz gozatzeko aukera egongo da, herrialdeko hiriburuan. Bestalde, gaur bertan, UNLP La Platako Unibertsitatean, Apaiz Kartzela (Ritxi Lizartza, David Pallarés eta Oier Aranzabal, 2021) proiektatuko dute, 17:00etan hasita.
Azken gerra karlistaren osteko Euskal Herrian kokatutako istorioa kontatzen du Ilargi Guztiak pelikulak. 2021an aurkeztu zuten lana, ostegunean iluntzeko 22:30an estreinatuko du Euskal Telebistaren euskarazko kateak.
Ilargi gutziak (Igor Legarreta, 2021) eta La gran carrera (Kote kamatxo, 2010) filmek emango diote jarraipena 2022ko Euskal Zinema Ibiltariari. La Platan hiriko Euskal Etxean egingo dute saioa, bertako 17:00etan.
Bistara! Euskal zinemaren saioak zikloa bueltan da, Pasaian. Urtero legez, Euskal Herrian filmatutako hiru ekoizpen eskainiko dituzte Trintxerpeko Alkateordetzan. Gaur ekingo diote jardunaldiei eta igandera bitartean film bana pantailaratuko dute 19:30ean.
Bilboko FAS Zineklubak 2022ko apirileko zinema eskaintza iragarri du. Ohi bezala, El Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak, eta film garaikideak zein euskal zinemagileen film laburrak erakutsiko dituzte.
Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren baitan 15 euskal ekoizpen erakutsiko dituzte martxoaren 8tik 20ra bitartean. Festibaleko sail ofizialetan lehiatuko diren lanez gain, Etxepare Euskal Institutuaren babespean, Fenêtre Basque atalean Eukal Herrian ekoiztutako film luze eta labur onenak ezagutzeko aukera egongo da, tartean, Kimuak bildumako lanak edota Hondar ahoak telesaila.
Vital Fundazioak antolatuta, 38. Euskal Zinemaren Astea otsailaren 21etik 26ra bitartean ospatuko dute, Gasteizen. Emanaldiak 19:30ean izango dira, eta saio bakoitzean film labur eta luze bana proiektatuko dute. Ostean, zuzendari, aktore edo lan-taldeetako kideekin solasaldik egongo dira.
X. San Sebastian – Gipuzkoa Film Commission sariaren epaimahaiak gaur, irailak 24, eman du aditzera ebazpena: Igor Legarretaren Ilargi guztiak proposamenak eskuratu du errodatua izan den lekuetako balore urbanistiko, natural, kultural eta sozialak hoberen islatzen dituen filmarentzako aitortza. 10.000 euroko sariaren zati bat, 7.000 euro, ekoiztetxeak jaso du, eta gainerako 3.000 euroak film batzorde laguntzailearentzat izango dira, kasu honetan, San Sebastian Film Commissionentzat eta Bilbao
Igor Legarreta zinemagileak udaberrian estreinatu zuen Ilargi guztiak film fantastikoa, pandemiaren eraginez, otsaileko data baztertu ostean, eta udan Montrealgo Fantasiazko Nazioarteko Jaialdi entzutetsuan saritu dute lana. 69. Donostia Zinemaldiak ere tarte bat eskaini nahi izan dio banpirismoaren mitoa abiapuntu duen proiektuari, eta Zinemira sailean izango da ikusgai gaur eta bihar, lehiaketaz kanpo.